XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inork ez du pottoka txiki baina gogorren beharrik, nahiz eta belar eta lasto apurraren eta burduntzali bete pentsuren truke hamaika ordutan eta abasberuan lan egin milaka tona mineral azaleratzen. Pottokak saldu ere egin ziren Frantziako, Ingalaterrako eta Italiako meatzeetarako.

Egun, meatzeak itxi dira, baina gure zorionerako pottokak han daude, mea-arroan. Zuhaiztiko eta Galdamesko mendietan, aitamak bizi izan eta nekatuta, isilean eta otzan hil ziren lekutik hurbil.

Larraineko pottokak

Beharbada hauxe izan zen gure pottoka erabili zen nekazaritzako lan nagusia.

Nikolas Ormaetxea Orixeren Euskaldunak obran, egileak aparteko kontua (Eultzia) eskaintzen digu. Atal hori irakurtzeko aurkerarik izan ez duzuenentzat, esango dugu ezen...

Garia segatuta, azaoak egin eta larrainera eultzitzeko eramanda, zirkulu baten barruan kokatzen zituzten, zirkulu horren zirkunferentziak 12 bat metroko diametroa zuela.

Gazte bat esparrura sartzen zen, pottokak lepotik soka batez lotuta zituela eta pottokak elkarrengandik metro eta erdi eta metro bi bitartera zeudela. Behorrik zaharrena, ibilbide laburragoa egin behar zuena, hurbilenekoa zen; eta gazteena, urrunekoa eta gehien ibili behar zuena.